Zure autobuseko bidaia, abiatzeko prest.
Hemen, lotutako esperientzien sorta bat aurkituko duzu, eta zuzenean erreserba dezakezu Fareharbor-en bitartez; alegia, online kontratazioetarako gure konfiantzazko plataformaren bidez. Deirik gabe, itxaron gabe: aukeratu zure plana, baieztatu zure data eta ziurtatu zure eserlekua klik gutxi batzuetan. Autocares DAVIDekin bidaiatzea hori bezain erraza da.
Lekualdatze pribatuak Donostiako, Bilboko eta Biarritzeko aireportuetara. Puntualtasuna, erosotasuna eta arreta pertsonalizatua zure esperientzia modu onenean has (edo buka) dadin.
Donostiako aireportuko lekualdatzeak
(joan/etorri)
Bilboko aireportuko lekualdatzeak
(joan/etorri)
Biarritzeko aireportuko lekualdatzeak
(joan/etorri)
Ibilbide eta lekualdatzeak Donostiatik, norako turistiko nagusietara.
Donostian barrena
(2 or.)
Donostiako jatetxeak ezagutuz
(4,5 or.)
Bilbon barrena
(8 or.)
Arabako Errioxako enoturismoa
(10 or.)
Zumaiako Flyshera bisita
(6 or.)
Neurrira egindako lekualdatzeak, 2 eta 55 lagun bitarteko ibilgailu pribatuetan. Zurekin lekualdatze perfektua diseinatzen dugu: malgua, erosoa eta talde aditu batekin bidaiatzeko lasaitasunarekin.
Neurrira egindako zerbitzua
(8 or.)
Zerbitzua Donostian bertan
(15 min.)
Baldintza orokorrak eta osagarriak.
Zer sartzen da zerbitzuaren prezioan?
Prezioaren barruan sartzen dira aukeratutako ibilgailuan gidari profesional bat eramatea eta baimendutako bagaje estandarra.
Zer gertatzen da nire hegaldia atzeratzen bada?
Ordu erdiko itxaronaldia eskaintzen dugu adostutako ordutegiari dagokionez. Ordu erditik aurrera 90 €/ orduko kobratuko dugu. Bertan behera uztea doakoa da, programatutako zerbitzua baino 24 ordu lehenagora arte.
Tarifa desberdinak aplikatzen al dira denboraldiaren arabera?
Denboraldiaren araberako tarifarik ez dugu aplikatzen, baina komeni da data edo eskari handiko oporraldietan erreserba aldez aurretik egitea.
Eraman al dezaket ekipaje gehigarririk?
Tarifa bakoitzean zehaztuta dago bidaiari bakoitzak eraman dezakeen ekipajea. Baina lekualdatze pribatua denez, taldeak erabakiko du nola banatu bagajea.
Erreserba bertan behera utzi edo alda daiteke?
Bai, erreserba bertan behera utzi edo aldatu dezakezu irteera baino 24 ordu lehenago.
Nola jar naiteke zuekin harremanetan?
Gurekin harremanetan jar zaitezke, hauen bidez:
- Telefonoa: +34 943 49 33 44
- Emaila: info@autocaresdavid.com
- WhatsApp: +34 943 49 33 44





